Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Logo Ayuntamiento

Etxebizitza alokairuan

Apartamentuak adinekoentzat

Apartamentuak alokairuan lagatzen dira bost urterako (berriztagarriak), edo bestela biztantzeko eskubidean, legezko figura horrek alojamenduaren biziarteko erabilera eta gozamena ahalbidetuz.

Eskaera bakoitzean gehienez ere bi pertsonak eman dezakete izena (ezkondutako bikoteak, izatezko bikoteak, anai-arrebak eta abar).

Apartamentuek egongela-sukaldea, komuna eta logela bat dute.

Titulartasun publikokoak dira eta jabea Administrazio bat da.

Jakin behar duzu betekizun batzuk bete behar dituzula eta zozketetarako izena eman behar duzula. Ordaindu beharreko alokairuaren zenbatekoa Administrazioak ezartzen du.

© Donostiako Udala - Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián
Ijentea 1, 20003 Donostia-San Sebastián.  (+34) 943 481000

San Sebastian 2016