Zergadunei eta Donostiako udal zergen ordainketan
interesa duten guztiei jakinarazten ekainaren
30ean amaitzen dela ordainagiriak borondatez
ordaintzeko epea, hain zuzen ere:
kutxazain automatikoen bitartez, zerbitzu
hau eskaintzen duten erakundeetan; eta
banku eta kutxetan, etxera bidalitako ordainagiria
oso-osorik eramanda.
Helbideratutako ordainagiriak kontu korrontean
kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, eta web orriaren bitartez
kontsultatu ahal izango da.
Ohartarazi nahi dugu ezen borondatez ordaintzeko
epea amaitu ondoren, ordaindu gabeko zorren gaineko betearazteko aldia
hasiko dela, ondorioz gainkarguak, berandutza-interesak eta, kasuan kasu,
izan daitezkeen kostuak ordaindu beharko direlarik.