Autodefentsa feminista ikastaroak antolatu ditu Berdintasun Sailak
Ikastaroak uztailaren 21a eta abuztuaren 2a bitartean egingo dira Emakumeen Etxean. Izen-emate epea uztailaren 12a arte egongo da zabalik
Urtero bezala, Berdintasun Sailak jaietan eraso sexistak ekiditeko kanpaina jarriko du abian abuztuan. Kanpaina horren barruan kokatzen dira autodefentsa feminista ikastaroak.
Ikastaro hauen bidez, emakumeek erasoak aurreikusten, antzematen eta ekiditen ikasten dute, eta, erasoa gertatuz gero, euren burua defendatzeko hainbat teknikaz jabetzen dira. Tresna hauen bidez, emakumeak seguru eta indartsu sentitzen dira, euren buruen jabe. Aurreko urteetako esperietzia oso ona izan da eta horrelako ikastaroekiko eskaera handia dago, beraz, ez galdu aukera!
Hona hemen datak:
Autodefentsa feminista ikastaroa gazteleraz. Formatzailea: Maitena Monroy
- Uztailaren 21ean, oinarrizkoa. 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30.
- Uztailaren 28an, aurreratua. 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:30.
Autodefentsa feminista tailerra euskeraz. Formatzaileak: Bilgune Feminista
- Abuztuaren 2an, oinarrizkoa. 16:00 - 20:00.
Ikastaro guztietarako tokia: Emakumeen Etxea (okendo kalea 9).
Izena emateko, email bat bidali berdintasuna@donostia.org helbidera edo deitu 943 48 34 64 telefono zenbakira. Izena emateko epe-muga:
uztailak 12.
2012/06/20-an argitaratua